Lehenengoa Baluarteko Ganbara Aretoan izanen da, hilak 12an, ostirala, arratsaldeko 20etan, Iruñeko Ganbara abesbatzarekin eta bakarlari moduan, Marta Huarte, Adriana Mayer, David Echeverria eta Iosu Yeregi izanen dira. “Et Incarnatus” izenburupean programa Mozart eta Haydenen lanek osatzen dute. Proposamen musikal hau Iruñeko Eliz Musika Festibaleko(Festival Musica Sacra) kontzertuetako bat izanen da eta David Galvez izanen dugu zuzendari.
Iruñeko Orkestrak bere operarekiko fideltasuna mantentzen du, eta hurrengo 14an, Nafarroako Ganbara Operarekin batera “HAmelingo Flautista” eskenatokira eramanen dute berriz. Oraingo hontan Tuterako Gaztambide Antzokira goaz.
Apirileko agenda osatzeko, Iruñeko Orkestrak Andrea Jimenez sopranoarekin batera entzunaldia eskeiniko du Galipentzuko Salvador Deunaren elizan. Kontzertuak programa anitza izanen du, soprano eta tronpetarako obra barrokoetatik zarzuela eta jazzeko klasikoak diren lan adierazgarrienetara.